Gaur egun, zoritxarrez, guztion ahotan daude emakumeek jasandako tratu txarrak. Izan ere, egunak joan egunak etorri, egunkarietan pertsona hauen tragedien berri ematen baitzaigu. Lerro hauetan aurkeztu nahi dizuegun lanak ere tratu txarrak ditu hizpide, baina badu harrigarria gertatzen den osagai bat: erasotzailearen profila.
Erein argitaletxearen eskutik datorkigu Migel Anjel Mintegi idazlearen Berriz ere hutsetik hastera izeneko eleberria. Arina, freskoa eta oso irakurterraza denez, gomendagarria iruditu zaigu tarte bat hartu eta istorio triste bezain gordina irakurtzeko.